AUDIO G.
AGURRA

Orduña Hiria Museoa museo etnografikoa da, eta, bertan, hiriko gremio zahar adierazgarrienak daude erakusgai honako arlo hauei eskainitako 11 aretotan: Jostunak, Gozogileak, Musikariak, Kandelagileak, Botikariak, Ehuleak, Aulkigileak, Zapataginak, Bizikleten Tailerra, Zinegintza eta Txistu Egileak. Era berean, aldi baterako erakusketetarako hiru areto dituen museo kulturala ere bada, eta, bertan, erakusketa artistikoak, antigoaleko gauzen bildumak eta artista berrien lanak jartzen dira erakusgai.

Hona hemen museoaren helburuak:

Urduñako ondare etnografiko eta kulturala berreskuratzea, artatzea eta erakusgai jartzea. Museoa beste jakintza-iturri bat da.

Geure oraintsuko iragana erakustea beste baliabide turistiko bat da, eta hiriko dinamizazio kulturala sustatzen du.

AUDIO G.
URDUÑAKO HISTORIA

Adin jakin bateko bisitarien oroimina eta gazteenen jakin-mina dira bisitarien artean sumatzen diren bi sentsazio ohikoenak. Inor ez da epel geratzen objektuen bilduma honen aurrean, eta, oraintsuko iraganera arte haien erabilera ohikoa bazen ere, gehienak ahaztu egin dira.
3 solairuko eta 1.200 m2-ko eraikina Andre Maria plazan dago kokatuta, parrokiaren alboan. Udal-titularitatekoa da, eta Hamaika Kale Elkarteak nahiz bertako ia-ia 600 boluntarioek kudeatzen dute.

Museoa asteburu eta jaiegun guztietan egongo da zabalik: ostiraletan, 17:00etatik 20:00etara; larunbatetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etatik; eta, igandeetan, 11:00etatik 14:00etara. Horrez gain, lanegunetan, badago gutxienez 6 lagunek osatutakotaldeentzako hitzorduak zehazterik. Horretarako, 635751436 telefonoradeitu edo  contacto@ordunahiria.org mailara mezua bidali besterik ez dago.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Verified by MonsterInsights